Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018

Euskal kantagintzaren ondarea Interneten

2018ko apirilak 27, ostirala.
Subijana etxea, Amasa-Vilabona (Gipuzkoa)

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak izango dira datorren apirilaren 27an Amasa-Villabonako Subijana etxean. Bosgarren edizio honetan tradiziozko kantagintzaren ondareak Interneten izan dezakeen lekuaz gogoetatuko da.

Kantatzen duen herria da Euskal Herria, eta bere ondarea zabala eta aberatsa da. Egun, kantu ondarearen inguruan bi datu-base daude Interneten: Badok, egungo kantagintzari buruzkoa, eta Euskal Kantutegia, tradiziozko kantu-liburuen bilduma. Gogoeta saio honekin Euskal Herri osoko hainbat erakundek bildutako tradiziozko kantu ondarea Interneten batera izatea nolakoa litzatekeen irudikatu nahi da, irudi orokor bat osatu asmoz. Eta galdera baten inguruan antolatu dira jardunaldiak: irudika dezakegu denentzat baliagarria izateko moduko kantutegi bateratu bat? Nolakoa litzateke?

Jardunaldion baitan, goiz berean bi saioa izango dira: lehenengo zatia, 10:00etatik 11:30era, doan eta interesatu ororentzat irekia izango da; eta bigarren zatia, 12:00etatik aurrera, gonbidapenen bitartez, kantu ondarearen inguruko eragileen artean antolatutako lan-saioa izango da, denen arteko iritziak bildu eta irudi orokor bat osatzeko.

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, Euskal Herriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazteko heburuarekin sortu ziren eta aurtengoa bosgarren edizioa da. 2018ko jardunaldien antolatzaileak Mintzola Ahozko Lantegia, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa, Labayru Fundazioa eta Eusko Ikaskuntza dira. Badok, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedra eta Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea (ALDEE) laguntzaile dira.

2018 XDZ jardunaldiak_antolatzaileak  2018 XDZ jardunaldiak_laguntzaileak