2016
Euskal Kantagintzaren Ondarea
2016ko urriak 27, Amasa-Villabona
Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, Euskal Herriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazteko helburuarekin sortu ziren. Hirugarren edizio hau ere Mintzola Ahozko Lantegiko Elkargunearen baitan, euskal ahozko sorkuntzen inguruan antolatu da, tradiziozko kantagintzak dokumentazio mailan duen egoera aztertuaz.
Parte-hartzaileak:
- Eresbil (Errenteria, Gipuzkoa): Jon Bagues
- Labayru (Derio, Bizkaia): Igone Etxebarria
- Sü Azia (Maule, Zuberoa): Jean Mixel Bedaxagar
- Euskal Kultur Erakundea (Uztaritze, Lapurdi): Maite Deliart
2016ko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldien antolatzaileak Mintzola Ahozko Lantegia, Euskal Kantuzaleen Elkartea eta Koldo Mitxelena Liburutegia dira. Elkarte hauen laguntza izan dute jardunaldiek: BADOK eta Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea (ALDEE).
