Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Pribatutasun politika

Datuen babeserako oinarrizko informazioa 

Erantzulea Mintzola Fundazioa (G20990800)
Helburuak Ahozko tradizioen gaineko hausnarketa eta ahozkotasunari loturiko diziplinen arteko elkarreragina bultzatzea; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisiak egitea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; gure zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak bidaltzea
Legitimizazioa Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, legezko interesa eta baimen zehatza (legitimizazio oinarri nagusiak)
Eskubideak Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko elkartera jo dezakezu, helbide honetan: Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa). Posta elektronikoa: mintzola@mintzola.eus; telefonoa: (+34) 943 69 38 70

 

Pribatutasun politika - Datu pertsonalen babesa

1. Atarikoa

Datu pertsonalak babesteko arautegia betez, 2016/679 (EB) erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (RGPD) eta datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 lege organikoa (LOPDGDD) aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune hau, posta elektroniko edo bestelako edozein baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, G20990800 I.F.Z. duen Mintzola Fundazioaren (aurrerantzean "fundazioa" edo "tratamenduaren erantzulea"), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita tratamenduaren erantzulea.

 

2. Legitimaziorako oinarri juridikoak

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, datu pertsonalak babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emadako baimena (kontaktu formulariorako adibidez), eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (gure webgunean nabigatzea, adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez, administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko) dira. 

Mintzola Fundazioak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

 

3. Datu pertsonalak biltzea

Mintzola Fundazioak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, fundazioak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta offline) ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. 

Tratamenduaren erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak. 

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Mintzola Fundazioak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. 

Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Fundazioak nozbait adin txikikoei zuzendutako zerbitzu bat eskaintzen badu guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako. 

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Mintzola Fundazioak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. 

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

 

4. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web kanaletarako estekak eskaini ditzake. Mintzola Fundazioak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Mintzola Fundazioarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera baldintzak, pribatutasun politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Mintzola Fundazioaren menpe.

 

5. Mintzola Fundazioaren presentzia sare sozialetan

Mintzola Fundazioak sare sozial desberdinetan profilak ditu, Fundazioarekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira. 

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Mintzola Fundazioaren profiletan erregistratzean, bereriazko baimena ematen dio Fundazioari bere datu pertsonalak pribatutasun politika honen arabera tratatzeko. 

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Mintzola Fundazioak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, fundazioarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daiteke. Era berean, erabiltzaileak Mintzola Fundazioari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Mintzola Fundazioa sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da. 

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Mintzola Fundazioaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera. 

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Mintzola Fundazioak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Mintzola Fundazioak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Mintzola Fundazioak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak. 

Mintzola Fundazioak Facebook, Instagram, Twitter eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik. 

Mintzola Fundazioak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Mintzola Fundazioak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak. 

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Mintzola Fundazioak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Fundazioak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

 

6. Curriculumak

Mintzola Fundazioarekin lan egin nahi baduzu eta posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, Mintzola Fundazioari bereriazko baimena ematen diozu zure datuak fundazioaren tratamedu sisteman gordetzeko. Zure datuak fundazioak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Mintzola Fundazioak hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

 

7. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaria egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu tratamenduaren erantzuleari, helbide honetara: Mintzola. Kale Nagusia, 70. 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa). Telefonoa: (+34) 943 69 41 29; edo, bestela, mintzola@mintzola.eus helbide elektronikoaren bitartez. 

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu. 

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, datuak babesteko bulegoa (www.aepd.es).

 

8. Segurtasun neurriak

Mintzola Fundazioak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Mintzola Fundazioaren erantzukizunpekoak. 

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio tratamenduaren erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sabidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko (+34) 943 69 38 70 telefono zenbakia edo mintzola@mintzola.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

 

9. Indarraldia

Mintzola Fundazioak beretzat gordetzen du bere pribatutasun politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Mintzola Fundazioak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Mintzola Fundazioak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun politika honetara.

 

10. Jurisdikzioa

Mintzola Fundazioa eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Mintzola Fundazioa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Tolosako epaitegi eta auzitegien menpe jarriko dira. 

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Mintzola Fundazioak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.