"What is bertsolaritza?" ikus-entzunezkoa
What is bertsolaritza? (Zer da bertsolaritza?) galdera honi erantzunez gauzatu den ikus-entzunezkoaren izenburua da. Nazioartean bertsolaritza zer den erakusteko helburu argiarekin, Etxepare Euskal Institutuaren, Mintzola Ahozko Lantegiaren eta Laboral Kutxaren lankidetzari esker gauzatu ahal izan da.
Bertsolaritzaren jatorri eta testuingurutik hasita, eta Bertsolari Txapelketa Nagusia aitzakia hartuta, kantu inprobisatuaren deskribapena egiten da. Modu erakargarri eta argian azaltzen da, gainera, bertsoaren sormen prozesua: horretan, Maddalen Arzallus jarri dugu lanean. Ikus-entzunezkoarekin batera, gai unibertsalen inguruko bertso bilduma batek osatzen du proiektua.
- Zuzendariak: Eneritz Urkola eta Jon Agirresarobe
- Gidoilaria: Xabier Paya
- Metodo didaktikoa: Xabier Paya
- Errealizadorea: Haritz Arrizabalaga
- Produktorea: Eneritz Urkola
- Erredaktoreak: Felix Irazustabarrena, Gaizka Azkarate eta Jexux Mari Irazu
- Kamerariak: Haritz Arrizabalaga, Luis Gurrutxaga eta Peru Galbete
- Ahotsa: Larraitz Ariznabarreta
- Bertsolariak: Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal
- Edizioa eta bideo post-produkzioa: Haritz Arrizabalaga
- Audio post-produkzioa: Mediavox
- Grafismoa: Hiru Damatxo
- Dokumentazioa: Xenpelar Dokumentazio Zentroa
- Itzultzaileak: Ortzi Idoate eta Xabier Paya
- Ekoizpena: Etxepare Euskal Institutua eta Mintzola Ahozko Lantegia
- Babeslea: Laboral Kutxa
- Eskerrak: EITB eta Guggenheim Bilbao Museoa