Aholku Taldea
Munduko kantu inprobisatuei buruz bertsozaleek bildutako jakintza akademikoa eta deskribapenak sakondu eta eguneratu ahal izateko aholkularitza eskainiko duten nazioarteko adituek osatuko dute.
Taldearen egitekoak hauek izango dira:
- Kulturartea Mapak eskaintzen duen informazioaren inguruan iruzkinak egitea.
- Munduko kantu inprobisatuen gaineko adituei buruz eta egin diren ikerketa berrien informazioa helaraztea.
- Kantu inprobisatuei buruzko ikerketen berri zabaltzea.
- Kantu inprobisatuei buruzko ikerketak bultzatzea, bakoitzak bere arloan.