Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

English version

Tordlut

Tordlut (iviutit, ivinneq o piseq, inuit talde ezberdinen hizkeren arabera) inuit hizkuntzan egindako kantu-lehia da, komunitate barruan sortutako gatazkak konpontzeko baliatzen zena. Groenlandia, Alaska eta Kanadan ematen ziren.

Kantu-lehia hauek danborrarekin lagunduta egiten ziren, eta sarritan, keinu zirikatzaileak ere egiten ziren, kantu bidez arerioa iraindu eta barregarri utzi, bere egonkortasuna hautsi eta publikoaren artean barre handiena eragiteko helburuarekin. Bata kantuan ari zen bitartean, bestea isilik egon behar zen bere txanda izan arte. Irainen eta burlen aurrean patxada mantentzen zuenak irabazten zuen, eta argi ez zegoenean, publikoak aukeratzen zuen irabazlea, zorrotzena edo irudimen handiena zuena izaten zen.

Inuiten ohiko bizimoduan eta antolaketan komunitatea oinarrizkoa zenez, taldearen barruan sortutako gatazkak konpontzea ezinbestekoa zen, berriro ere armonia eta batasuna berreskuratzeko. Erailketa zen kantu-lehia bidez konpondu ezin zen delitu bakarra. Inuiten lurrak hartu zituzten herrialdeetako sistema judizialek aurrera egin ahala, gatazkak konpontzeko modu hau desagertzen joan zen. Groenlandiako kostako ammassalimiut-ak edo iit-ak izan ziren ohitura hau mantendu zuten azkeneko taldeak. 1920an egindako kantu-lehia da gogoratzen den azkena.
"Tordlut" is a song-contest in the Inuit language (also called "iviutit", "ivinneq" or "piseq", among different Inuit groups) performed to solve disputes within the community. It was performed in Greenland, Alaska and Canada.

Drums  accompanied these songs and often the singers made mocking gestures. They insult and mock in order to shatter their opponent’s calm and to provoke the biggest laugh from the public. The participant had to be silent while the other opponent was singing. The winner was the one who was calmer in front of the rival’s insults, and when it was not clear, the public chose the sharpest or most imaginative singer.

Community was essential to the Inuit’s traditional life and therefore, it was essential to resolve conflicts within the group and restore harmony and unity.  Murder was the only crime that could not be resolved through this song-contest. As the judicial systems of  other countries took over the lands of the Inuit ,this way of resolving conflicts disappeared. The Ammassalimiut or Iit groups from the coast of Greenland were the last groups that retained this custom. The last remembered song-contest was held in 1920.


Adierazpidea
Tordlut
Hizkuntza
Eskimo-Aleutarra , Inuit
Hizkuntzaren egoera
Arriskuan
Kokapen geografikoa
Alaska
Groenlandia
Kanada
Egungo egoera
Desagertua