Deskribapena: Kurdueraz kantuaren hitzak berak ondo deskribatzen ditu Kurdistango inprobisatzaileak: "deng" ahotsa da eta "bej" kantatzea. Edertasun handiko hitzak osatzen dituzte eta hainbat gaiei buruz inprobisatzen dute, sarritan, negar-kantu moduan, hildakoei buruz ("stran"). Transmisioa berreraikitzeko saiakerak badira, eta emakume batzuek ere inprobisatzen dute.