mintzola.eus

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bihar hasiko dira udaberriko saioak

Bilbon izango da lehena, Loraldiaren baitan. Azkuna Zentroan izango da hitzordua, 12:00etan.

Europa bat-bateanen baitan, udaberriko saio errenkadari bihar ekingo zaio Bilbon. Azkuna Zentroan eskainiko dena izango da lehena, Loraldiaren baitan.

Eguerdian izango da. 12:00etan hasiko dute jarduna Euskal Herriko, Sardiniako, Kurdistango eta Herrialde Katalanetako inprobisatzaileek. Igor Elortza eta Ane Labaka izango dira bertsotan; Simone Monni eta Paola Dentoni izango dira cantadori sardiniarrak, Stefano Cara eta Michele Deiana ahots laguntzaileekin batera; Zinar Alak ordezkatuko ditu kurduak; eta Christian Simelio eta Anaís Falcó izango dira Kataluniatik etorriko diren corrandistak, Gerard Diaz musikariarekin batera. Maite Berriozabal izango da aurkezten.

Adierazpide bakoitza ezagutzeko aukera emango du saioak eta euskarazko itzulpena eskainiko denez, atzerriko hizkuntzan esandakoak ere jarraitzeko modua izango da. Ez galdu biharko emanaldia: Azkuna Zentroan, 12:00etan, ikusiko dugu elkar.