Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketak

Bertsolaritzaren ikerketaz harago, ahozko gainerako kultur adierazpideen ikerketa sustatzeko lanean dihardugu.

Antzerkigintza, kantagintza, kontalaritza edo ahozko beste kultur sorkuntzen ikerketa sustatzeko bidean, hiru ikerketa deialdi jarri ditugu abian 2019an.

Batetik, Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak 2.000 euroko bi proiektu sari eskaini ditugu lan monografiko edo master amaierako proiektuentzat; eta, bestetik, bi erakundeok UPV/EHUko Ikerketaren eta Euskararen Arloko Errektoreordetzen babesarekin batera, tesia egiteko doktorego aurreko kontratu bat finantzatzeko eskaintza egin dugu.

Bestalde, udazkenean I.GRAL Saria ere deitu dugu. Kasu honetan, 2016 eta 2019 ikasturteen artean defendatutako gradu amaierako lanak saritu nahi izan ditugu.

Edozein jakintza alorretik abiatuta, antzerkigintza, kantagintza, bertsolaritza, kontalaritza edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat aztertzeko proiektuentzako izan dira deialdiok.

Informazio guztia, hemen.