Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019

Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta literatura uztartzen dituen sormen egonaldia egingo dugu bosgarren aldiz.

Azkoitiko Abaraxka aterpetxean elkartuko gara abenduaren 26tik 30era, Ahots Baten sormen egonaldiaren baitan.

Urtean zehar antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura lantzen duten gazte sortzaileei zuzenduriko egonaldia da; 1997 eta 2004 urteen artean jaiotakoentzat, hain zuzen. Azaroaren 4tik abenduaren 2ra arte eman ahal izango da izena.

Eman izena orain!

Egun bakoitzean diziplina batekin esperimentatuko dute gazteek, eta adierazpide horretako aditu batekin elkartuko dira: lehen egunean, antzerkiaren inguruan ariko da taldea solasean Ainara Gurrutxaga aktorearekin batera; bigarrenean, kantua landuko dute Iban Urizar Amorante musikari eta kantariarekin; hirugarren jardunaldian, literatura izango dute mami Harkaitz Cano idazlearekin; eta, azken egunean, bertsolaritza Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariekin.

  • Abenduak 26: ANTZERKIA - Ainara Gurrutxaga
  • Abenduak 27: KANTUA - Iban Urizar Amorante
  • Abenduak 28: LITERATURA / KONTALARITZA - Harkaitz Cano
  • Abenduak 29: BERTSOLARITZA - Amets Arzallus eta Onintza Enbeita