Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018

Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta literatura uztartzen dituen sormen egonaldia egingo dugu laugarren aldiz jarraian.

Ahots Baten 2018

2015ean hasi zenetik hartu dituen datei eutsiz, abenduaren 26tik 30era egin zen Ahots Baten sormen egonaldia 2018an ere. Oraingo honetan, ordea, Aubixako aterpetxean bildu ginen Elgoibarren (Gipuzkoa).

Urtean zehar antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura lantzen duten gazte sortzaileei zuzenduriko egonaldia da; 1998 eta 2002 urteen artean jaiotakoentzat, hain zuzen.

Egun bakoitzean diziplina batekin esperimentatu zuten gazteek: lehen egunean antzerkia landu zuten; bigarrenean, literatura; hirugarren jardunaldian, kantua; eta, azken egunean, bertsolaritza. Horiek lantzeko egun bakoitzean aditu bat izan zen beraiekin: besteak beste, Oier Guillan antzezlea, Danele Sarriugarte idazlea edota Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi bertsolariak.

 

Eta bideo gehiago ere bai hemen!