Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2017

Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta literatura izan dituzte lagun Gabonetan ia 40 gazte sortzailek.

Abenduaren 26tik 30era egin da Zestoako Sastarrain baserri eskolan 2017ko Ahots Baten sormen egonaldia. Euskal Herri osoko ia 40 gazte bildu dira eta Eider Rodriguez idazlearen, Eneko Sagardoy aktorearen, Ines Osinaga musikari eta abeslariaren eta Miren Artetxe eta Unai Agirre bertsolarien bisita izan dute.