Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2016

Antzerkia, bertsoa, kantugintza eta literatura landu dituzte gazteek bigarren urtez jarraian Zestoako Sastarrain baserri eskolan.

2016-12-27 Antzerkia

[ARGAZKIAK IKUSI]

Abenduaren 26tik 30era, Zestoako Sastarrain baserri eskolan izan da 2016ko Ahots Baten sormen egonaldia.

Aurten ere 15-20 urte bitarteko gazteak bildu ditu egonaldiak, urtean zehar antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura lantzen dutenak. Hala, elkarren artean harreman sarea osatzeaz gain, adierazpide ezberdinekin esperimentatzeko aukera izan dute. Gehienez, 40 gaztek osatu dute taldea.

Bost eguneko egonaldian begirale talde bizi-bizi baten eskutik - Esti AlberdiItxaso PaiaEneko ArrateAne Labaka eta Eñaut Asurabarrena -, egunero adierazpide bat lantzeko aukera izan da: antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura. Gainera, egun bakoitzean sortzaile ezagun batek bisita egin die, dinamikak egin eta gaubela eskaintzera. Aurten Lekore literatura aldizkaria sustatzen duten ITU bandakoak izango dira lehen egunean; hurrengoan, Joxe Mari Agirretxe "Porrotx" antzezlea; segidan, Anari kantaria; eta azken egunean, Miren Amuriza eta Julio Soto bertsolariak izan dira egonaldian.

Ekimenaren antolatzaile eta laguntzaileak dira Mintzola Ahozko LantegiaIkastolen ElkarteaBertsozale ElkarteaEHAZEEuskal Kantuzaleen Elkartea eta ipuingintzako zenbait aditu eta aritu. 

Eta bideo gehiago ere bai, hemen!