Ahots Baten sormen egonaldia
Euskarazko ahozko sorkuntzako diziplina ezberdinak biltzen dituen egonaldia da Ahots Baten. Euskarazko ahozko sorkuntzan dabiltzan gazteak elkartzeko, beren artean harreman sareak egiteko eta adierazpide ezberdinak esperimentatzeko helburuz sortu du Mintzola Ahozko Lantegiak Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, eta euskarazko ahozko kultur sorkuntzako beste zenbait eragile eta sortzaile ere aintzat hartuta.
2015ean egin zen lehen aldiz Gabonetako oporraldietan: ipuina, antzerkia, kantua eta bertsoa izan zituzten gozagai han bildutako gazteek.