Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020

Urriaren 29an hasi eta azaroaren 26ra arte, ostegunero elkartu gara ahozko kultur sorkuntzan zaletutako gazteak.

Ahostegunak 2020

Bigarren aldia izan du Ahostegunak ekimenak: ostegunero elkartu gara 18 eta 22 urte bitarteko gazteak, antzerkiaz, bertsoaz, kantuaz eta literaturaz gozatzeko. Urriaren 29tik azaroaren 26ra arte egin dugu.

Ostegunero, ahozko kultur sorkuntza bat langai eta gozagai.

Gonbidatuak:

  • Urriak 29. KANTAGINTZA - Olatz Salvador
  • Azaroak 5. ANTZERKIA - Erika Olaizola
  • Azaroak 12. BERTSOLARITZA - Eli Pagola eta Odei Barroso
  • Azaroak 19. LITERATURA - Oier Guillan
  • Azaroak 26: MAHAI-INGURUA - Aurreko egunetako gonbidatuekin 

Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak antolatu dugu ekimena, Euskaltzaindiaren laguntzarekin. 

Ahostegunak ekimenaren inguruko informazio gehiago, hemen.