Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019

Urriaren 31n hasi eta azaroaren 28ra arte, ostegunero elkartu gara ahozko kultur sorkuntzan zaletutako gazteak.

Ostegunak bereziak izan dira azaroan. Bai behintzat Ahostegunak egitasmoan izena eman duten 18 eta 22 urte bitarteko gazteentzat. Donostian, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean, elkartu dira asteko laugarrenean izena eman dutenak, eta ostegunero ahozko kultur sorkuntza bat izan dugu langai eta gozagai.

Gonbidatuak:

  • Urriak 31. LITERATURA - Uxue Alberdi
  • Azaroak 7. ANTZERKIA - Miren Gaztañaga
  • Azaroak 14. BERTSOLARITZA - Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio
  • Azaroak 21. KANTAGINTZA - Ines Osinaga
  • Azaroak 28. MAHAI-INGURUA - Aurreko egunetako gonbidatuekin 

Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak antolatu dugu ekimena, Euskaltzaindiaren eta EHUKulturaren laguntzarekin. 

Ahostegunak ekimenaren inguruko informazio gehiago, hemen.