Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2012/01/16

Zabalik da HIAHOKA ikastaroan izena emateko epea

Banaiz Bagara Kultur Elkarteak Hizkuntza Ahoz eta Kantuz (HIAHOKA) sentitzeko formazio tailerra antolatu du urtarrilaren 23rako. Ana Elorza eta Mireia Otzerinjauregi kantu irakasleek emango dute saioa.

Banaiz Bagara Kultur Elkarteak Hizkuntza Ahoz eta Kantuz (HIAHOKA) sentitzeko esku-liburua eta cd-a prestatu ditu, eta material horretan jasotako ariketak eta jarduerak azaltzeko formazio saioa antolatu du urtarrilaren 23rako Mintzola Fundazioaren egoitzan. Ikastaroa Ana Elorza eta Mireia Otzerinjauregi kantu irakasleek gidatuko dute. Ikastaro horretan kantu eta ahots teknikak baliatuz hizkuntza ikasteko eta ahoskera lantzeko euskal kantuak nola erabili erakutsiko dute Elorzak eta Otzerinjauregik.

Tailerra euskara irakasleei, etorkinekin eta kultur anitzetako eremuetan lan egiten dutenei, kantu eta kultur ekimenetako dinamizatzaileei eta interesa duen orori zuzenduta dago.

Nahi duzu ikastaroan izena eman?

Noiz: urtarrilaren 23an, 15:00etatik 17:00etara.

Non: Mintzola Fundatzioaren egoitzan.

Izena emateko deitu: 645 733 818  (Banaiz Bagara Elkartea) edota 943 69 38 70 (Mintzola Fundazioa).

Epea: urtarrilaren 20ra arte.

Prezioa: 20 euro. Ikastaroaren egunean bertan ordaindu beharko da.

Argibideak: