Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019/09/11

Xenpelar Dokumentazio Zentroak DOKUMENTALISTA behar du

Interesa izanez gero, bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna urriaren 1a baino lehen.

Lantaldea osatzeko kide berri bila dabil Xenpelar Dokumentazio Zentroa. Bertsolaritzak sortutako dokumentazioaren bilketa, antolaketa eta katalogazio prozesuan ariko da hautatua - agendaren tratamendua eta zerbitzua; prentsako albisteen katalogazioa eta zerbitzua; argazkien tratamendua eta zerbitzua;...- eta arreta publikoa ere eskainiko du.

Hautagaiek bertsolaritzarekin duten harremana eta gizarte mugimenduetan duten esperientzia ere aintzat hartuko da, besteak beste.

2019ko azaroan hasiko da hautatua lanean: lanaldi osoz, goizez eta arratsaldez, Villabonako egoitzan ariko da.

Interesa izanez gero, urriaren 1a baino lehen aurkeztu behar dira Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna, helbidera bidalita edota posta arruntez: Xenpelar Dokumentazio Zentroa. Subijana etxea. Kale Nagusia, 70. 20150 Amasa-Villabona, Gipuzkoa.

Lan deialdiaren xehetasun guztiak dituzu hemen.