Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan izena emateko azken egunak

Ostiralean izango da saioa, goizez. Amasa-Villabonako Subijana etxean nahiz online jarraitu ahal izango da; baterako zein besterako izena eman behar da aurretik osteguneko 15:00ak baino lehen.
Eman izena aretoan bertan edo online jarraitzeko

Soinuzko dokumentazioaren ezaugarrietan begirada jarri eta audio fitxategien bilketa, antolaketa eta zabalkundearen inguruan ariko gara aurtengo Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan.

Soinu bildumek helburu eta funtzio desberdinak dituzte baliatzen diren esparruaren arabera, eta horregatik, gaiari hainbat ertzetatik begiratzea ahalbidetuko diguten hizlariak gonbidatu ditugu: batetik, Euskadi Irratiko fonotekari buruz ariko dira Iñigo Ceberio eta Irati Etxezabal; bestetik, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa aurkeztuko digute Euskaltzaindiko Adolfo Arejitak eta Amaia Jauregizarrek; Jon Eskisabalek Badok Euskal Musikaren Ataria aurkeztuko du ondoren; eta segidan sortzaileen eta ikertzaileen esperientzien berri izango dugu, Xabier Erkiziaren eta Marie Bidart-Hirigoyenen eskutik. Egitaraua zehazki ikus dezakezu hemen.

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak 2021_kartelaEkainaren 4an izango da saioa, 10:00etan hasi eta 14:00ak bitarte. Amasa-Villabonako Subijana etxean nahiz online jarraitu ahal izango dira hitzaldiak; edonola ere, modu baterako zein besterako izena eman behar da aurretik atari honetan dagoen izen-emate orria beteta. Horretarako aukera dago ostegunera arte, 15:00ak arte.

Iazko etenaren ondotik, Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak berreskuratuko ditugu aurten. Dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, Euskal Herriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatzeko eta ezagutarazteko helburuarekin sortu ziren jardunaldiok; zazpigarren edizioa da aurtengoa.

Xenpelar Dokumentazio Zentroak antolatu ditu, Bertsozale Elkartea eta Mintzola Ahozko Lantegia tartean, eta ALDEE Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea eta Badok Euskal Musikaren Ataria dira laguntzaileak.