Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018/11/27

"What is bertsolaritza?" ikus-entzunezkoa aurkeztuko dugu datorren asteartean

Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean egindako ekoizpena da, Laboral Kutxaren babesarekin.

Nazioartean bertsolaritza ezagutzera emateko helburuarekin egindako ikus-entzunezkoa da What is bertsolaritza? Ordu erdi eskaseko ekoizpenak bertsolaritza zer den azaltzen du ingelesez eta azpitituluak ditu euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. Ikus-entzunezkoarekin batera bertso bilduma bat ere prestatu da.

Etxepare Euskal Institutuarekin garatu du ekoizpena Mintzola Ahozko Lantegiak, eta Laboral Kutxaren babesa izan du. Abenduaren 4an aurkeztuko dugu Tabakalerako Z aretoan (Donostia), 18:30ean. Sarrera doakoa izango da. Aurkezpen ekitaldian, besteak beste, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Andoni Egaña Mintzola Ahozko Lantegiko patronatuko kideak hartuko dute parte.

Gonbidatuta zaude!