Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2011/05/18

Villabonatarrak Mintzolan bisitari

Villabonako Udaleko Euskara Zerbitzuak elkartuta, udal euskaltegian eta mintzalagun proiektuan dabiltzan dozena bat herritar izan ditugu bisitan gaur goizean Mintzolan.

Mintzola Fundazioaren etxea erakutsi diegu lehendabizi eta, bisita amaitzeko, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza saileko, Xenpelar Dokumentazio Zentroko eta Mintzola Fundazioko ordezkariek eskuartean dituzten egitasmoen berri eman diete. Bisitari guztiek arreta handiz entzun dituzte azalpen guztiak eta oso interesgarri gertatu zaiela aitortu dute.

Amaitzeko, gure aldetik, nahi duzuen arte, ateak zabalik dituzue!