2018/11/27
UNIbertsoan saioa, ostegunean
Beñat Gaztelumendi eta Maialen Akizu bertsolariak izango dira kantuan UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean, Donostian, 12:00etatik aurrera.
Bertsolaritza eta haren ikerketa unibertsitatean zabaltzeko dinamika da UNIbertsoan. Hitzaldiak eta saioa, besteetan emanaldiak soilik... 2015ean abiatu zenetik, askotariko saioak eskaini izan dira, Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzak elkarlanean sustatuta.
Aurtengoan, eta Euskaraldiarekin bat eginda, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Akizu bertsolariak ariko dira kantuan. Hitzordua UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko gelategiko kafetegian izango da, Donostiako Ignacio Maria Barriola eraikinean, alegia; 12:00etan hasiko da.
Ahobizi eta belarriprest hori, zatoz!