Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2018/11/30

UNIbertsoan jira eta buelta jarri dugu Euskaraldia

Beñat Gaztelumendi eta Maialen Akizu aritu ziren bertsotan EHU/UPVko Gipuzkoako Campusea, Donostian.

Bertsolaritza unibertsitate eremura zabaltzeko xede duen UNIbertsoan egitasmoak Euskaraldiarekin bat egin du oraingoan. Egunotan Euskaraldiaren baitan izan ditzakegun pasadizoak, pozak eta kezkak partekatu zituzten Beñat Gaztelumendi eta Maialen Akizu bertsolariek kantuan. Ahobizi eta belarriprest txapak soinean, lagun asko hurbildu ziren UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko gelategiko kafetegira, Donostian.

UNIbertsoan, 2015etik martxan dagoen ekimena da eta Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzak antolatzen dute elkarlanean.