Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020/06/30

Udako ordutegia Xenpelar Dokumentazio Zentroan

Goizez eskainiko da zerbitzua uztailean eta ezinbestekoa izango da aurretik eskaera egitea. Abuztuan itxita egongo da.

Bihar sartuko gara uztailean, eta harekin batera aldaketa izango du Xenpelar Dokumentazio Zentroko ordutegiak.

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era emango da zerbitzua uztailean, eta itxita egongo da abuztuan. Ezinbestekoa izango da aurretik eskaera egitea: horretarako, bete honako formulario hau, xenpelar@bertsozale.eus helbidera idatzi edota deitu 685.728.666 telefono zenbakira.

Osasun larrialdi egoera honetan, hainbat higiene eta segurtasun neurri hartu ditugu erabiltzaileei zerbitzu segurua eskaintzeko.