Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020/12/02

Txekiako bi unibertsitatetan, bertsolaritzari buruzko hitzaldia

Oihana Iguaranek eskainiko du online. Bihar izango da hitzordua: abenduaren 3an, 14:00etan.

Brno eta Praga hirietako (Txekia) Masaryk eta Karlova unibertsitateetako ikasleei bertsolaritzari buruzko hitzaldia emango die Oihana Iguaranek ingelesez. Bihar izango da hitzaldia, abenduaren 3an, alegia, 14:00etatik aurrera. Saioa doan jarraitu ahal izango da erregistratu eta gero, honako estekan: https://cesnet.zoom.us/meeting/register/tJUtcOmorjsoH9IU23oJ1kRr44r_dKhIr6bo

Etxepare Institutuaren bidez unibertsitate horietan euskal kulturako irakurle dabilen Denis Almandoz irakaslearekin ekimenez antolatu da hitzaldia, eta Mintzola laguntzaile aritu da. Hitzaldiaz gain, Iguaran bertsotan ere ariko da, ikasleek prestatutako ariketen eta gaiei erantzunez.

Pasa den hilabetean bertan bertsolaritzari buruzko tailerra eskaini zuen Oihana Iguaranek Londresko Euskal Kultur Elkarteak antolatuta.