Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2013/11/08

Txapelketaren Mintzola

Bertsolari Txapelketa Nagusia (BTN2013) hasi aurretik Arkaitz Goikoetxea adituak idatzi zuen txapelketako bertsogintzaren aniztasunari buruzko artikulua. Kanporaketa fasea bukatu berritan, Jone Miren Hernandez EHUko antropologia irakasleak idatzi du txapelketa eta emakumeei buruzko artikulua. Berriki argitaratu ditugu Xabier Payak eta Xabier Sukiak paratu analisiak ere, BTN2013ren kanporaketako bertsogintzaren ahozkotasun maila eta kanporaketetako bertsogintza bera aztergarri dituztenak, hurren hurren.

Analisiok ikusgai, hemen.

Final-aurreak bukatu bezain laster, guneotan beste lau lan argitaratuko ditugu: BTN2013 eta abertzaletasuna (Olatz Mitxelena), BTN2013ko finalaren balioa (Jexus Larrañaga), bertsolaritzaren dinamika (Teresa del Valle) zein finalaurreko bertsogintzari buruzko (Gorka Azkarate) analisiok.

Finalaren ondotik, beste sei adituk beste horrenbeste analisi idatziko dituzte beste sei talaia desberdinetatik. Andoni Egaña, Pere Bescós, Pio Perez, Joxerra Garzia, Manex Agirrezabal eta Anaís Falcó izango dira lanon egileak.