Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2015/05/18

Sortzaile poloniarrak, Mintzolan

Gaur goizean egin digute bisita, ahozkotasunaren gaineko egitasmoa hurbiletik ezagutzeko.

Euskal kulturaren inguruan egiten ari diren proiektu bat dela-eta, 13 poloniar iritsi ziren Euskal Herrira iragan astean. Egunotan  Euskal Herriko hainbat txoko eta egitasmo ezagutzen dabiltza; horien artean, Mintzolakoa.

Eguerdian etorri dira Wroclawko sortzaileak. Karlos Aizpurua Mintzolako kideak azaldu die Bertsozale Elkarteak, Mintzola Fundazioak eta Xenpelar Dokumentazio Zentroak eskuartean duten proiektua. Gero, Subijana eraikinean egiten den lana eta bertako baliabideak ikusi dituzte.

Maiatzaren 20ra bitarte izango dira Euskal Herrian.