Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2020/01/08

Sormenaren oasian

Bosgarren urtez egin dugu Ahots Baten sormen egonaldia.

Parte hartzaile zein eragile, 40 lagun pasatxo elkartu dira Gabon hauetan Ahots Baten sormen egonaldian: eguraldia eta taldeko giro ona lagun, sormenaren oasi ederra bilakatu da Azkoitiko Abaraxka aterpetxea abenduaren 26tik 30era arte. Antzerkia, bertsoa, kantua eta kontalaritza izan dituzte gozamenerako iturri, eta ohiko duten kultur diziplinatik harago, beste batzuk ere ezagutzeko abagune bikaina izan dute.

Gainera, oasi horretan ez dira bakarrik egon: Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar Amorante abeslaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak izan dira beraiekin egun banatan. Laster izango ditugu egun horietakoak jasotzen dituzten ikus-entzunezkoak.

Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatzen du Mintzola Ahozko Lantegiak Ahots Baten. Egin den bosgarrena izan da hau, eta oasi izatetik naro izan dadin lanean jarraituko dugu aurtengoan ere.