Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2014/10/03

Sarean dira Ahoa Bete Hots jardunaldietako hitzaldi eta artikuluak

Ahoa Bete Hots jardunaldien baitan  eskaini diren hitzaldi eta artikulu bilduma sarean duzue urtez urte antolatuta. Azken bi edizioetako edukiak sareratu berri dira.

2013ko edizioan Hitza Jolas izenburupean, ahozkotasunean trebatzea eragiten duten jolasen eta ariketen berri eman zen.  Jardunaldietan Juan Kruz Igerabide, Jaime Altuna, Pello Mari Añorga, Oihane Perea, Gabi de la Maza, Oskar Estanga, Urko Redondo eta Eñaut Gantxegi izan ziren hizlari.

2014ko edizioan, aldiz, transmisioaren garrantziari buruzko gogoetez, esperientzia pertsonalez eta okasiorako egokitutako sorkuntza saioez gozatzeko aukera izan genuen.  Esan berriz esan izenburupean burutu ziren eta hainbat aditu eta arituren ekarpenak jaso ziren. Mikel Markez, Amaia Zubiria, Maika Etxekopar, Joseba Tapia, Jon Sarasua, Antton Luku, Xabier Amuriza, Antton Irusta eta Miren Artetxe izan ziren Mintzolan.