Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019/07/04

Quebec-Euskadi topaketa profesionaletan hartu dugu parte

Uztailaren 2tik 5era arte, Quebeceko hainbat kultur eragile etorri dira Euskal Autonomia Erkidegora hemengo eragileekin elkartzeko.

Elkarren arteko ezagutza areagotu, bi herrialdeen arteko kultur sorkuntza eta esperientzia trukaketa sustatu eta erakusleihoak eratzeko helburuarekin, Quebec eta Euskadiko kultur eragileen arteko topaketa antolatu du Etxepare Euskal Institutuak. Guztira, arte eszenikoen, ikus-entzunezkoen, literaturaren, musikaren, artearen eta hizkuntzaren alorreko hogei bat quebectar eragile, publiko zein pribatu, etorri dira, eta hirurogei bat euskal eragilerekin biltzen ari dira Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Uztailaren 2tik 5era arte izango dira hemen.

2019-07-04, Donostia

Hainbat euskal eragilerekin kultur sektoreka banatutako bilerak eta jarduera profesionalak egiten ari dira Quebecekoak, eta, tartean, Mintzola Ahozko Lantegiko ordezkariekin ere elkartu dira: Jon Agirresarobe, Karlos Aizpurua eta Maider Garaikoetxea izan dira Mintzolako ordezkariak.

Quebec eta Euskadiko gobernuek bi herrialdeen arteko lankidetza bultzatzeko hitzarmena sinatu zuten 2017an; besteak beste, kultur mailako elkarlana sustatzea adostu zen, eta hortik datoz Etxepare Euskal Institutuak antolatutako jardunaldiok. 2020an bi herrialdeen arteko topaketa bat antolatzea da asmoa, Quebecen.