Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Pello Mari Otaño ikerketa beka deialdia epez luzatuko dugu

Ezohiko egoera aintzat hartuta, ekainaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira ikerlan proposamenak.

Apirilaren 2an amaitu zen Pello Mari Otaño ikerketa beka deialdian parte hartzeko aukera, konfinamendu aroan. Ezohiko egoera aintzat hartuta eta hala egiteko aukera ikusita, antolatzaile garen Kilometroek eta Mintzolak zein babesle diren Zubimusu Ikastolak eta Hernandorena Kultur Elkarteak deialdira aurkezteko epea luzatzeko erabakia hartu dugu. Honenbestez, ikerlan proposamenak ekainaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira, eta ebazpena uztailaren 2an argitaratuko da, beranduenez.

Aiztondo bailarako (Gipuzkoa) ahozko ondarearen bilketa, ikerketa eta haren dibulgazioa egitea da deialdi honen helburua, proiektuen ikergaia horixe izanik; bailarako ahozko ondarearen bilketa eta ikerketa, alegia. Hautatutako proiektua garatzeko 3.000 euroko dirulaguntza eta urtebeteko epea izango ditu ikertzaileak.

Oraindik garaiz zabiltza, beraz. Deialdiaren xehetasunak Mintzola Ahozko Lantegiko, Kilometroetako eta Zubimusu Ikastolako webguneetan topatuko dituzu.

Hementxe dituzu oinarriak.

Baita, deskargatzeko moduan, dokumentua ere.