Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ostegunean hasiko da Bertsolamintza

Sustrai Colina eta Amaia Agirre izango dira lehen hitzordu honetako hizlariak. Sarrera doakoa da, baina izena eman beharko da ostegun eguerdia baino lehen.

Bertsolamintza 2019_KARTELA. Maiatzak 2Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean ekingo diegu Bertsolamintza jardunaldiei. 18:30ean hasiko da hitzordua: Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka hitzaldia eskainiko du Sustrai Colinak, eta Saio-formatuen inertziak, Amaia Agirrek. Bi hitzaldien ondotik, Saioa Alkaizak gidatuta, solasaldian murgilduko dira bi hizlariak zein saiora agertutakoak.

Sarrera doakoa da, baina izena eman behar da atari honetan bertan atondutako izen-emate orrian, osteguneko 12:00ak baino lehen.

Bertsolamintza bertsolaritzari buruzko jardunaldiak dira, eta, batez ere, bertsogintzari begirako gaiak jorratzen dira. Orain arte, 1994, 2002, 2005 eta 2011 urteetan egin ditugu; aurten berriro antolatu, eta programazio erakargarria osatu dugu. Ikusi hemen, eta eman izena!