Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2011/03/29

Oso gustura aurkezleentzako ikastaroan

Bigarren urtez izan da Subijana Etxean "Kirol eta Aisialdi Ekitaldietako aurkezleentzako" ikastaroa. Antolatzaile, irakasle eta ikasleak gustura agertu dira ikastaroaren amaieran egin den balorazioan.

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bigarren aldiz antolatutako aurkezle euskaldunentzako ikastaroa izan da Mintzola Fundazioaren egoitzan. Aurkezleak prestatzeko teknikak eta baliabideak jorratu dituzte 40 orduko ikastaroan, 2011ko urtarrilaren 22tik martxoaren 26a bitartean.  

Manu Marañon, Julia Marin, Haizea Muñoz eta Jon Alegria adituek bideratu dituzte ikasleen jarduerak, batez ere, praktikan oinarrituak. Landu dira, besteak beste, jendaurrean komunikatzeko trebetasunak, esatezko testuen oinarriak, euskal prosodia, ahotsaren kudeaketa… Ikasleek ere esku bete lan izan dute ikastaroan aktiboki parte hartuz eta hobekuntzarako lanketa txikiak eginez eskolaz kanpoko orduetan.

Antolatzaile eta ikasleek oso gustura eta gogotsu amaitu dute ikastaroa.

Hona hemen zenbait lotura interesgarri: