Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nafarroako Unibertsitatearen nazioarteko kongresuan, bertsolaritza hizpide

Ostiralean eskainiko dute hitzaldia Beñat Romerak, Eñaut Agirrek eta Jon Martinek.

Azaroaren 1etik 3ra bitartean gauzatuko da International Conference on Transitional Texts kongresua. Bigarren egunean, arratsaldeko saioan, Mintzolak lagundutako hiru ikerketa aurkeztuko dituzte Beñat Romerak, Eñaut Agirrek eta Jon Martinek.

16:30ean eskainiko du Agirrek Txirritaren bertsogintzaren inguruko azterketa; jarraian, 17:00etan, Bat-batekotasuna ahozko sorkuntza artistikoan: freestyle rap-era hurbilketa eta bertsogintza bat-bateko ahozko storytelling-ean hitzaldia emango du Beñat Romerak; eta, azkenik, 17:30ean, Xabier Leteren kantuetan ahozkotasunak duen eraginari buruz arituko da Jon Martin.

Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuaren baitan antolatu da kongresua eta Marie Skłodowska-Curie Locked between formulas: creativity in oral and transitional poetic texts egitasmoaren baitan gauzatuko da, Europar Batasunak finantzatutako proiektua.