Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Miramar Jauregian izango da UIKeko ikastaroa

"Pandemia garaiko kulturgintza: egoera eta erronkak" ikastaldia ekainaren 21ean eta 22an izango da. Oraindik matrikula zaitezke.

Aurreko urteetan baino lehenago, udari ongietorria eginez elkartuko gara aurten UPV/EHUko Uda Ikastaroetan. Ekainaren 21ean eta 22an izango da Pandemia garaiko kulturgintza: egoera eta erronkak ikastaroa, eta hasiera batean UPV/EHUko Gipuzkoako campusean egitekoa zen arren, azkenean, Miramar Jauregian izango da. Udari ongietorria egiteko toki bikaina.

Hizlariek hitzetik hortzera izango dituzten gaiak aletu dizkigute azken asteotan. Zinez interesgarriak izango direlakoan gaude: "Kulturak jendearen bizitza hobetzen lagundu dezake. Hainbat ikerketek erakutsi dute kulturan parte hartzeak bizitzarekiko ikuspegia eralda dezakeela, eta, halaber, kulturak kalitatezko harreman sozialak sustatu ditzakeela. Pandemia garaian aukera horiek ondo baliatu dituzten zenbait ekimen analizatuko ditugu" dio, esate baterako, ikastaroan parte hartuko duen Harkaitz Zubiri UPV/EHUko ikertzaile eta adituak. Kulturgintza ikergai duten adituak, kultur ekitaldien antolatzaileak, sortzaileak eta kultur kazetariaren ikuspegia ere bilduko ditu ikastaroak.

Oraindik ere eman daiteke izena: matrikularen inguruko informazioa eta matrikula bera gauzatzeko aukera duzu hemen bertan. Edonola ere, gogoratu ikastaldia datorren astean dela eta eman izena lehenbailehen.

Zein da pandemiak kulturgintzan eta herrigintzan utzi duen aztarna? Zein da benetako egoera? Nondik, nola eta nork egingo du aurrera? Galdera horien inguruan aritzeko abagunea, datorren astean, UIKeko gure ikastaroan.