Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2013/10/02

Mintzola Fundazioak udazkenean aurrera eramango dituen ekimenak aurkeztuko dira bihar

Nora Urbizu Arozena, Amasa-Villabonako Kultura zinegotzia eta Mintzola Fundazioaren ordezaria eta Karlos Aizpurua Etxarte, Mintzola Fundazioko Zuzendaritza kideak, prentsaurrekoa eskainiko dute bihar, Mintzola Fundazioaren egoitzan, goizeko 11:00etan.

Mintzola Fundazioren egitekoetako bat kantu inprobisatuaren ikerketa egitea eta eragitea da.

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren olatua baliatuz bertsolaritzari buruz hainbat esparrutan egin ikerketen eta kulru arteko ahozko kantu inrpobisatuaren inguruko esperientzien berri emango da prentsaurrekoan.

Hiru ekimen aurkeztuko dira:

- Ikerlari eta adituen analisiak Bertsolari Txapelketa Nagusian.

- Hitzaldi eta saioak.

- Kulturarteko ordezkaritza Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean.