Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2013/06/10

Mintzola Fundazioak bi egitasmo aurkeztuko ditu bihar

Bertsolaritzari buruzko doktorego-tesi bat egiteko Mintzola Fundazioaren, Mikel Laboa Katedraren eta EHUko Euskararen eta Ikerketaren Arloetako Errektoreordetzen beka deialdia (2013) eta Ahoa Bete Hots jardunaldien 4. edizioa aurkeztuko ditu Mintzolak, bihar, goizeko 11:00etan, Villabonako egoitzan.

Parte hartzaileak:

  •  Iñaki Murua: Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta Mintzola Fundazioko patronatu kidea.
  • Zigor Etxeburua: Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria eta Mintzola Fundazioko patronatu kidea.
  • Juan Kruz Igerabide: Mikel Laboa Katedraren zuzendaria.
  • Jesus Mari Makazaga: EHUko Euskara Errektoreordetzaren ordezkaria.
  •  Beñat Gaztelumendi: Bertsozale Elkarteko ikerkuntza arduraduna.
  • Pello Añorga: ipuin kontalaria.