Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2015/05/12

Mintzola Fundazioa, Ondarebizia jardunaldietan

Bertsolaritzaren kasuaz ariko da hizketan Karlos Aizpurua Mintzola Fundazioko kidea, ondare inmaterialaren inguruko saio hauetan.

 

Ondarebizia izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Museum Cemento Rezolak eta Oiasso museoak elkarlanean. Ostegun eta ostiralean izango dira jardunaldiak Irungo gordailuan, 09:30ean hasita, eta ondare ez materialaren gaineko saioak izango dira.

Bertsolaritza ere ondare bizia izanik, Mintzola Fundazioak jardunaldietan hartuko du parte bere ekarpena eginez eta bertsolaritzaren kasua plazaratuz. Karlos Aizpurua Mintzola Fundazioko kideak ostiralean, 11:00etan, eskainiko du hitzaldia.

UNESCOk 2003an ebatzitako Ondare Kultural Inmateriala Babesteko Hitzarmenak ondare ez materialaren inguruko hausnarketa piztu zuen, eta gaiaren inguruko ikerketa asko burutzen ari dira. Ondarea definitzeko, sailkatzeko, gordetzeko, kudeatzeko edota hedatzeko erronkak azaltzen dituzte lan hauek, eta horien inguruko hausnarketak azaleratu nahi dituzte saio hauek, ikerketa eta kultura arloan dabiltzan adituak bilduz.