Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2013/10/03

Udazkeneko uzta: Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Jardunaldiak

Mintzola Fundazioan kantu inprobisatuaren ikerketa egiten eta eragiten ari gara. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren olatua baliatuz bertsolaritzari buruz hainbat esparrutan egin ikerketen eta kultur arteko ahozko kantu inprobisatuaren inguruko esperientzien berri eman da gaurko prentsaurrekoan.

Nora Urbizuk, Amasa-Villabonako Kultura eta Euskara zinegotzia eta Mintzola Fundazioaren ordezkariak, eta Karlos Aizpuruak, Mintzola Fundazioko Zuzendaritza kideak azaldu dituzte xehetasunak.

Hiru ekimen aurkeztu dira:

- Ikerlari eta adituen analisiak Bertsolari Txapelketa Nagusian. Informazio gehiago

- Munduko Kantu Inprobisatuaren Jardunaldiak Mintzolan. Informazio gehiago

- Kulturarteko ordezkaritza Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean. Bertsolari Txapelketaren finalean, BECen, terraza batean bilduko ditugu, Mintzolarekin elkarlanean ari diren hainbat ikerketa erakundeetako edo kultur elkarteetako ordezkariak, ikerlariak eta bertso zaleak, Euskal Herrikoak zein atzerrikotakoak.