2021/06/14
Mikroaurkezpen onenari saria, Maialen Akizuri
IkerGazte kongresuan hartu du parte ikertzaile eta bertsolariak.
Bertsolaritza eta zaintzari buruzko artikulu batekin hartu du parte Maialen Akizuk IkerGazte kongresuan. Gai horri buruzko ikerketa garatu zuen Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak banatutako proiektu sariari esker, eta ikerketa horretatik abiatutako artikulua da osatutakoa.
Artikuluaren aurkezpenarekin mikroaurkezpen onenaren saria eskuratu du Akizuk. Ulergarritasuna eta orijinaltasuna hartzen dira aintzat sari hau banatzerakoan.
Zorionak, Maialen!
Hementxe behean duzu Akizuk osatutako segidilla:
#Ikergazte2021
— Iker Gazte (@IkerGazte_) June 11, 2021
Mikroaurkezpena:
- Maialen Akizu (Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea) pic.twitter.com/6qRHEsY4L5