Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2010/02/28

Kirol eta aisialdi ekitaldietako aurkezleentzako ikastaroa

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, iaz antolatutako aurkezle euskaldunentzako ikastaro aitzindariaren harrera eta emaitza onak ikusita, aurkezle euskaldunak prestatzeko teknikak eta baliabideak jorratuko dituen bigarren ikastaroari ekitea erabaki zuten.

Iazko esperientzian oinarriturik, ikastaro osatuagoa antolatu nahi izan dute, sakontasunean jauzi garrantzitsu bat eginez. Aurtengo ikastaroak 40 ordutako iraupena du eta Mintzolan eskaintzen ari dira Manu Marañon, Julia Marin, Haizea Muñoz eta Jon Alegria adituak.

Hona hemen zenbait lotura interesgarri: