Kataluniako kantu inprobisatuaren ikertzaileak Mintzolan
Fundazioaren egitasmoa ez ezik, Bertsozale Elkartearen transmisio proiektua azaldu zitzaien. Albert Casalsek kantu inprobisatuaren transmisioari buruzko doktore tesia du egina. Orain arte Katalunian helduentzako tailerrak edo ikastaldiak antolatu dituzte batez ere. Baina orain, Kataluniako hezkuntza arautuan ere glosa edo kantu inprobisatua txertatu nahian dabiltza.
Egin dituzte lehen saioak eta bide horretan segitzeko Euskal Herriko esperientzia hurbiletik ezagutu nahi izan dute. Egitasmoak ezagutzeaz gain, hezkuntza arautuko zein bertso eskoletako lana bertatik bertara ezagutu ahal izan dute. Horrezaz gain, dokumentazioa eta kantu inprobisatuen eskoletan irakasteko ikasmateriala trukatu genuen. Aurrerantzean harremanetan segitzeko gogoa azaldu genion elkarri.
Hara Katalan Herrietan lantzen dutenaren erakusgarri esteka sorta bat:
https://www.youtube.com/watch?v=KX_5VlIjD80
https://www.youtube.com/watch?v=la0XhhpXcmc
https://www.youtube.com/watch?v=xMSSMr1_lA0&list=UU_WJo0vbaqgUIE-HLWgFXvg
http://poesiaoralimprovisada.wikispaces.com/L%E2%80%99encontre+a+Picassentfile:///C:/Documents%20and%20Settings/IKERKUNTZA/Mis%20documentos/Downloads/06_25.2.pdf