Kantua - Ahotsa - Hizkuntza tailerra
Martxoan egin zuten lehen saioa Mireia Otzerinjauregi kantu irakaslearen gidaritzapean. Atzo, maiatzak 26, euren proiektua eta metodologia ezagutzeko asmoz, bigarren saioari ekin zioten Ana Elorza irakaslearekin.
Tailer hauetan kantu eta ahots teknikak baliatuz hizkuntza ikasteko eta ahoskera lantzeko euskal kantuak nola erabili erakutsi nahi da. Teknika hauek euskara eta bai euskal musika arrotz egiten zaien ikasleekin erabiltzen dituzte (Banaiz Bagara Elkartearen etorkin taldean) hala ere, edonorentzat dira baliagarriak, bai norberaren ahotsaz edota hizkuntzaren ezaugarriez jabetzeko.
Aurrerago ere tailer gehiago eskainiko ditu elkarteak. Hurrengo saioa 2011ko uztailaren hasieran izango da Mireia Otzerinjauregik gidatuta. Ez da beharrezkoa aurreko tailerretan partu hartu izana.
Informazio gehiago: 645 733 818 edo banaiga@gmail.com