Izen-ematea zabalik da kirol eta aisialdi ekitaldietarako aurkezle ikastaroan
Aurretik egindako ikastaroen harrera eta emaitza onak ikusita, bide beretik datoz 2012ko ikastaroaren egitaraua eta iraupena. Aurkezle euskaldunak prestatzeko teknikak eta baliabideak jorratuko dira bertan. Horrez gain, azken urteotako esperientzia onuragarriari jarraituz, Mintzola Fundazioaren egoitzan egingo dira saioak.
Kirol eta aisialdi ekitaldietako aurkezleen ikastaroak EHUko aukera askeko bi kreditu eskuratzeko bidea ematen du, 30 orduko bertaratzea izanez gero.
Nahi duzu ikastaroan izena eman?
Izena emateko: www.kirolaeuskaraz.net
Epea: abenduaren 5etik 26ra.
Prezioa: 80 euro. Izena ematean ez da diru sarrerarik egin behar. Izen-ematea egiaztatzerakoan adieraziko da non eta nola ordaindu.
Argibideak:
- Gipuzkoa Foru Aldundian: 943 112 324 telefono zenbakian edota njauregi@gipuzkoa.net-en.
- Donostiako Euskara Patronatuan: 942 483 750 telefono zenbakian edo joseba_urzelai@donostia.org-en.
IKASTAROAREN EGITARAUA:
![]() |