Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2011/12/07

Izen-ematea zabalik da kirol eta aisialdi ekitaldietarako aurkezle ikastaroan

Laugarren urtez antolatu dute kirol eta aisialdi ekitaldietarako aurkezle ikastaroa Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aurreko edizioetan bezala Manu Marañon, Julia Marin, Haizea Muñoz eta Jon Alegriak gidatuko dituzte saioak.

Aurretik egindako ikastaroen harrera eta emaitza onak ikusita, bide beretik datoz 2012ko ikastaroaren egitaraua eta iraupena. Aurkezle euskaldunak prestatzeko teknikak eta baliabideak jorratuko dira bertan. Horrez gain, azken urteotako esperientzia onuragarriari jarraituz, Mintzola Fundazioaren egoitzan egingo dira saioak.

Kirol eta aisialdi ekitaldietako aurkezleen ikastaroak EHUko aukera askeko bi kreditu eskuratzeko bidea ematen du, 30 orduko bertaratzea izanez gero.

Nahi duzu ikastaroan izena eman?

Izena emateko: www.kirolaeuskaraz.net

Epea: abenduaren 5etik 26ra.

Prezioa: 80 euro. Izena ematean ez da diru sarrerarik egin behar. Izen-ematea egiaztatzerakoan adieraziko da non eta nola ordaindu.

Argibideak:

 

IKASTAROAREN EGITARAUA:
 
Taula