Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019/12/09

Irlandako eta Euskal Herriko zenbait gazte gurean

Gazteen eta hizkuntza gutxituen inguruko egitasmo bati esker jatorri ezberdineko gazteak batzuen eta besteen errealitatea ezagutzen ari dira, hizkuntzari dagokionez; horri lotuta, bertsolaritzaren berri ere jaso dute.

Erasmus + programaren baitan dagoen gazteen eta hizkuntza gutxituen inguruko egitasmo bati esker jatorri ezberdineko hainbat gazte elkartu dira beren hizkuntza ohituren kontzientzia hartzeko: Donibane Garaziko, Elgoibarko, Zizurkilgo eta Irlandako Galway hiriko gazteak dira tartean.

Hara eta hona ibili dira gazteak, batzuen eta besteen errealitateak ezagutuz hizkuntzari dagokionez, eta bertsolaritza ezagutzeko parada ere izan dute Mintzola Ahozko Lantegiko egoitzara etorrita. What is bertsolaritza? ikus-entzunezkoa eskainita, Jone Uria bertsolariak eta Eneritz Artetxe bertsolari eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kideak eman zizkieten azalpenak; gero, jolas moduan planteatutako zenbait ariketa egin zituzten bertsotan Haritz Mujikak eta Jone Uriak.