Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Interesgarri bezain jendetsu

Bost jardunaldiz osatutako Bertsolamintza pasa den larunbatean amaitu zen.

Mamitsua izan zen larunbat goiza Amasa-Villabonako Subijana etxean; eta hainbat lagunek aurreikusi zuten hori. Izan are, aretoa lepo bete zen. Bertsolamintzaren azken saioa gauzatu genuen, eta hizlariek aurreko jardunaldietan esandakoaren zertzeladak eman zizkiguten; haien arteko mahai-inguruak ere izan ziren, eta agertutako interesdunek bat eginda, zer esanik izan zen solasaldietan. Hitzaldi sortaren ondotik, elkarrekin bazkaltzeko aukera izan genuen parte hartzaileok eta izena emandakook.

Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maite Berriozabal, Amaia Agirre, Miren Artetxe, Asier Galarza, Eli Pagola eta Xabier Aierdi izan ziren hitzaldiak ematen; eta bi mahai-inguruak gidatu zituzten Maddi Sarasuak eta Ainhoa Aizpuruak. Beren hitzaldietako muina entzungai dago hizlarien beraien ahotik Bertsoa.eus webgunean, ziklo osoan egin dituzten ekarpenen haritik.

1994an egin zen lehen Bertsolamintza eta bosgarrena zen pasa berri den hau. Hurrengora arte.

[ARGAZKIAK] Bertsolamintza. 2019-06-01, Amasa-Villabona