Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ikerketa proiektu eta GRAL sari bana ditugu banatzeko

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean antolatu ditugu deialdiak: 2.000 euroko proiektu sari bat eta 500 euroko GRAL sari bat eskainiko ditugu.

Kilometroekin Goierriko ahozko ondarea ikertzeko beka esleitu berritan, bi ikerketa deialdi jarri ditugu martxan; oraingo honetan, eta azken urteetan egin bezala, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean.

Batetik, 2.000 euroko ikerketa proiektu sari bat eskainiko dugu. Oraindik egin gabe dauden ikerlanak garatzeko saria da hori, eta master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko badira ere, beste ikerketa lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira.

Bestetik, amaituak dauden Gradu Amaierako Lanentzako sari bat eskainiko dugu. Jada amaituta dauden Gradu Amaierako Lanentzat da; azken bi ikasturteetan defendatutako lanentzat, zehazki. 500 eurokoa izango da sari hau.

Bi deialdien kasuan, unibertsitateko edozein jakintza alorretatik abiatuta, euskarazko antzerkigintza, kantagintza, bertsolaritza, kontalaritza, bikoizketa edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat izan behar dute lanek ikergai. Urriaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak eta lanak.