Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gradu amaierako lanentzako saria dugu aurten ere

500 euroko saria da banatzeko duguna; 2018-2019 edota 2019-2020 ikasturtean aurkeztutako lanak behar dute izan.

Gaur hasi eta urriaren 16ra arte izango da Gradu Amaierako Lanentzako (GRAL) sarira aurkezteko aukera. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa bultzatu nahi du deialdiak; honenbestez, antzerkigintza, kantagintza, bertsolaritza, kontalaritza, bikoizketa edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpide bat ikertzen duten lanak hartuko dira aintzat.

Lanek 2018-2019 edota 2019-2020 ikasturtean defendatutakoak, aurkeztutakoak, behar dute izan. Ikerlan saridunak 500 euro eskuratuko ditu, eta azaroaren 26an izango da sari banaketa, Mintzolak eta Laboa Katedrak ahozkotasunaren inguruan egin diren eta egiten ari diren ikerketak ezagutzeko antolatu ohi duen saioan.

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak bigarrenez deitu dugu sari hau. Bi erakundeok, elkarlanean, hainbat ikerketa sustatzen ditugu, besteak beste, ikerketa kontratuen eta proiektu sarien deialdien bidez.

Iaz Idoia Ilundain Iribarrenek eskuratu zuen saria, Ahoz gorako irakurketa eta kontaketa haur hezkuntzan: ahotsaren eta entzumenaren bitartez sozializatzeko esperientzia lanarekin.

Informazio gehiago, atari honetan bertan.