Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Gradu amaierako lanentzako saria deitu dugu

Azaroaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira. Ikerketa kontratuak eta lan monografikoentzako proiektu sariak esleitu izan ditugun arren, deialdi hau egiten dugun lehen aldia da.

Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruz egin diren gradu amaierako lanak saritu nahi ditugu Mintzola Ahozko Lantegitik. Horretan bidelagun dugun UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, 500 euroko dirusaria esleituko da. 2016tik 2019ra bitarteko ikasturteetan defendatutako lanak hartuko dira aintzat.

Deialdi hau martxan jartzen dugun lehen aldia da, lehendik ikerketa kontratuak eta proiektu sariak esleitu baditugu ere. Edozein jakintza alorretatik abiatuta, antzerkigintza, bertsolaritza, kantagintza edota kontalaritza ikergai gisa duten lanak aurkeztu ahalko dira; azaroaren 8ra arte izango da aurkezteko aukera. Saria, aldiz, abenduaren 4an banatuko da Amasa-Villabonako Subijana etxean, Mintzolaren egoitzan. Azken urteotan bezala, ahozko kultur sorkuntzari eta bereziki bertsolaritzari buruzko ikerketak ezagutzeko mintegia antolatuko dugu, abenduaren 4an, eta hitzordu horren baitan emango da saria. Aurrerago emango ditugu hitzordu honen xehetasun guztiak.

Sariari loturiko ebaluazio irizpideak eta beste, hemen.